Monthly Archives: February 2019

Gure ikasle Imanol Muñoz Mayok X. Eusko Label lehiaketa irabazi du

Imanol Muñoz Mayo, ULHIko ikasleak, irabazi du Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan ospatu zen X. Eusko Label lehiaketa. Bertan, Euskadiko ostalaritza ikastetxe desberdinetako ikasleek Eusko Label produktuz osatutako plater bat prestatu eta aurkeztu behar izan dute. Aurtengoan, Eusko Labela duen Abelgorri Okela izan da errezeta egiteko osagai nagusia. Hiru urtez jarraian ULHIko ikasle batek lehen saria irabazi du lehiaketa honetan. Aurten, Imanol Muñoz izan da irabazlea, berak [...]

2019-02-21|albisteak|

Aurtengo ikasturteko titulatuen lehen promozioa

Lehen lauhileko honetan 76 lagunek amaitu dituzte ikasketak gurekin. Ikasle hauek Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Sareko informatika-sistemen administrazio, Sukaldaritza eta gastronomia, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Instalazio elektriko eta automatikoak, Osasun-larrialdiak eta Fabrikazio mekanikoko diseinua zikloetakoak dira. Orain, bigarren lauhilekoa hasi berri dugu eta denboraldi honen bukaeran ere hainbat ikasle titulatzea espero dugu. Animo lanean jarraitzen duzuenoi eta zorionak titulatu berriei!

2019-02-14|albisteak|
Go to Top