Monthly Archives: September 2019

Lanbidek diruz lagundutako profesionaltasun ziurtagiriak

Bigarren urtez, BirtLH-ek (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII), Lanbideren laguntzarekin bi Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko ditu (Titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 100ean diruz lagunduta. Eskeiniko diren ziurtagiriak ondorengoak dira: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea. Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea. Ikastaroaren 90 online modalitatean izango da, eta beste 10 saio presentzialak izango dira, [...]

2019-09-30|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin-behineko zerrendak

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira, Hezkuntzako departamenduaren matrikulaziorako aplikazioan. Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 8ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu. Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 10an, 2019-2020 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko [...]

2019-09-07|albisteak|

2019-20 ikasturteko aurkezpena

2019-20 ikasturte akademikoari hasera emateko asmoz, ikasleei zuzenduriko aurkezpen saioak egingo dira hiru lurralde historikoetan. Ikasleon bertaratzea errazteko, egun jarraietan egingo dira aurkezpenak ondorengo leku eta egunetan: IES Francisco de Vitoria BHI. El Salvador kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Irailaren 11n, asteazkena, 18:00etan. CIFP Bidebieta LHII. Lehendakari Agirre kalea 97, Basauri. Irailaren 12an, osteguna, bi txandatan: 17:30ean - Erdi-Mailako zikloak eta Administrazio eta Finantzak Goi-Mailako [...]

2019-09-04|albisteak|
Go to Top