Monthly Archives: March 2020

Etenaldiaren luzapena

Hezkuntza Sailak eskola presentzialen etenaldia luzatu egin du beste abisu bat eman arte. BirtLHri dagokionez, neurri honek aurrez-aurreko saioak dituzten moduluei eragiten die bakarrik. Ikastetxeko online jarduera osorik mantentzen da; baita ere unitate didaktikoen irekierak, zereginak entregatzeko epeak eta gure ohiko komunikazio bideak. Saio presentzialen plana berregiten ari gara, etenaldia bukatzen denean prest egoteko. Une honetan, azterketa finalak aurreikusitako egunetan [...]

2020-03-27|albisteak|

Saio presentzialen etena aldi baterako

Koronabirusaren hedapenaren inguruan Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideei jarraituz, BirtLHk bertan behera uzten ditu, behin-behingoz, jarduera presentzial guztiak Euskal Autonomia Erkidego osoan, martxoaren 13tik aurrera eta hamabost egunerako. Saio presentzialen etenaldiak ez die eragiten BirtLHko gainerako zerbitzuei. Ikastetxeko irakasle eta langile guztiek lanean jarraituko dute on line jarduerari eusteko, eta ikasleek gure taldearekin komunikatzeko ohiko bideak erabiltzen jarraitu ahal izango dute. [...]

2020-03-27|albisteak|
Go to Top