Aurreinskripzioa egiteko epearen luzapena

Agindua, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako Sailburuarena, eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen duena, 2020ko ekainaren 1ean argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek arautzen du onarpen-prozedura eta, bereziki, haren epeak. Urrutiko Lanbide Heziketari dagozkionak gure matrikulazio-gidan argitaratutakoak dira, eta agindua argitaratu hiru egun aurretik hasi dira. Inkongruentzia hori zuzentzeko, EHAAn argitaratzea epeen jakinarazpen sinesgarritzat jo behar denez, preinskripzio-epeak aginduan aurreikusitako egun-kopuruari eusteko, epe [...]