Irakaskuntza-jarduera guztiak bere horretan jarraitzen du
Eusko Jaurlaritzak Covid-19ren hedapena geldiarazteko hartu dituen azken neurriek ez dute aldaketarik eragin BIRTLHren irakaskuntza-jardueran. 36/2020 Dekretuak berariaz baimentzen du ikastetxeetara joatea, eta, beraz, udalerrien arteko mugikortasuna mugatzeak ez die eragiten aurrez aurreko saioetara joaten diren ikasleei, betiere hori agiri bidez egiazta badaiteke. Helburu horrekin, aurrez aurreko moduluak dituen ikasle bakoitzak bere BIRTLH zentro laguntzailera lekualdatzeko beharra egiaztatzen duen dokumentua [...]