Monthly Archives: May 2021

2021/22 ikasturterako aurreinskripzioa egiteko epea zabalik

Gaur, maiatzak 31, izena aurretik emateko epea ireki da, bai ikasle berrientzat, bai 2020-2021 ikasturtean gure ikastetxean lanbide-heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat. Ikasturte honetan ez bazara BIRTLHko ikaslea izan, zure epea ekainaren 15ean amaituko da. Gaur egun (2020-21 ikasturtea) BIRTLHn matrikulatuta bazaude, ziklo berean jarraitzeko aurrez izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da. Aurreinskripzioa egin aurretik, matrikulazio-gida (webgune honetako Idazkaritzaren atalean) [...]

2021-05-31|albisteak|

Maiatzeko eta ekaineko azterketak

Lehen Azken Ebaluazioa Maiatzaren 26tik ekainaren 1era bitartean Lehen Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketa guztiak aurrez aurre egingo dira, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago). Aurkeztu ahal izateko, ebaluazio jarraia gaindituta eduki behar da (bai zereginen batez bestekoa, bai saio presentzialetakoa). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 21ean argitaratuko da Kalifikazioen Koadernoan. Lehen Azken Ebaluazioko notak ekainaren 4an argitaratuko dira. Gainditu [...]

2021-05-12|albisteak|

Titulu berria: 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

Datorren 2021-22 ikasturtetik aurrera, BIRTLHk bere prestakuntza-eskaintza zabalduko du, hamaikagarren titulua ezarriz: 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria. Hasteko, lau modulu eskainiko dira lehen ikasturte honetan, eta pixkanaka beste modulu guztiak eskainiko dira, 2024an eskaintza osora iritsi arte. Ziklo berriak 3D teknologiaren alorreko prestakuntza-premiei erantzuten die, eta bideojokoaren eta animazioaren industrian jardun nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Hazkunde-aurreikuspen [...]

2021-05-10|albisteak|
Go to Top