Monthly Archives: September 2021

Hasi gara!

Pilak kargatuta eta berritasunen bat edo beste ere badugula, hasiera eman diogu 2021-22 ikasturteari; 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloa sartu dugu gure prestakuntza-eskaintzan eta horrekin, Lanbide Heziketako 11 titulazio ditugu dagoeneko. Joan den ostiralaz geroztik, ikasle guztiak matrikulatuta daude beren moduluetan, eta beren egoeraren berri ematen ari gara posta elektronikoz, aurreinskripzioan adierazitako helbidean. Hemendik, ongietorria eman nahi diegu [...]

2021-09-13|albisteak|

Ezohiko fasean eta itxaron-zerrenden 5. esleipenean onartutakoen behin betiko zerrendak

Esleipenaren BEHIN BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira. Batera esleitzen dira ezohiko faseko plazak eta ohiko faseko itxaron-zerrendakoak (5. esleipena). Matrikula berresteko eta ordainketa egiteko epea gaur, hilak 10, hasi eta irailaren 14an, 24: 00etan amaituko da. Matrikula egin aurretik, dagokion zikloko ikasketa-plana kontsultatu behar da webgune honetan (baldintzak eta klase presentzialekiko bateraezintasunak berrikusi). Kontsultak egiteko eta matrikula baieztatzeko: ikasgunea.eus

2021-09-10|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2021-22 ikasturteko behin-behineko zerrendak eta 5. itxaron zerrendaren esleipena

Ikasgunea atarian 2021-2022 ikasturteko ezohiko matrikulazio-aldian hutsik dauden plazak betetzeko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira (onartutako eskaerak, itxarote-zerrendan daudenak eta baztertutakoak). Bi onarpen-aldien baterako esleipena da (ohikoa eta ez ohikoa). Beraz, bai onartutako lehen ikasleak, bai itxarote-zerrendan lehenak daudenak, ohiko aldian itxarote-zerrendan zeudenak dira. Jarraian, ezohiko aldian onartzeko eskaera egin zuten ikasleak agertzen dira. Aldi berean, Erreklamazioak egiteko epea irailaren 9ko [...]

2021-09-07|albisteak|

4. Itxaron-zerrenden esleipena

Irailak 3an, aurreko esleipenean libre geratu diren plazak betetzeko itxaron-zerrenden laugarren esleipena argitaratuko da. Zure eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu hemen: ikasgunea.eus. Zerrendetan zure egoera ikusi ahal izango duzu moduluetan (onartua, itxaron-zerrendan edo baztertua). "Matrikulatu" botoiari emanda, moduluren bat esleituta baduzu, matrikula berretsi eta ordainketa egin ahal izango duzu. Aurreko esleipenetan matrikulatu zinen moduluak ere han ikusiko dituzu. Matrikula [...]

2021-09-02|albisteak|
Go to Top