Idazkaritza ere birtualizatu da

Idazkaritza Birtualaz hitz egiten entzutean, norbaiti, komunikatzeko eta erabiltzailearen beharrei erantzuteko gai den giza itxurako avatar edo robot baten irudia etorriko zaio burura, edo urrutiko leku batetik telefonoa hartzen duen hezur-haragizko pertsona batena. Baina ez bata ez bestea, BIRTLHren Idazkaritza Birtuala ikastetxeak ikasleei kontsulta eta izapide akademikoetarako eskaintzen dien zerbitzua da, eta ikasleak modu seguruan sartu daitezke bertara Ikasgela Birtualetik, [...]