Monthly Archives: June 2022

Graduazio ekitaldia

BIRTLHk berreskuratu egin du aurten Graduazio ekitaldia, aurreko bi edizioetan pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zena, Lanbide Heziketako ikasketak ikastetxean amaitu dituzten ikasle guztien ahaleginaren aitorpen gisa. Azken hiru promozioetako (2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022) tituludun ikasle guztiak daude gonbidatuta hiru lurraldeetan ospatuko diren zeremonietara: Ekainak 27, astelehena, Tabakaleran (Z aretoan), (Donostia), 18:00etan. Ekainak 28, asteartea, CIFP Mendizabala LHII-n (Vitoria-Gasteiz), 18:00etan [...]

2022-06-27|albisteak|

AJMI zikloaren lehen urteak emandakoa

Bere lehen urteari amaiera emateko BIRTLHren 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloak ikasturte honetan emandako 2D eta 3D Elementuen Animazioa eta Animaziorako Diseinua, Marrazketa eta Modelatzea moduluetan matrikulatutako ikasleek egin dituzten lan bikainen bilduma egin du. Zikloko oinarrizko bi modulu espezifiko dira, eta horietan modelatze-teknikak eta animazio-metodoak ikasten dira, 2D zein 3D. Zikloko irakasle-taldea, irakasgaia emateaz gain, datorren [...]

2022-06-20|albisteak|
Go to Top