Lanbidek diruz lagundutako profesionaltasun-ziurtagiriak
BIRTLHk profesionaltasun-ziurtagiri hauek eskaini ditu ikasturte honetan ere: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea eta Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea (titulazio ofizialak). Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak % 100ean diruz lagundutakoak dira ziurtagiri horiek, eta 120 pertsona inguruk parte hartzen dute, landunek zein langabetuek. Guztira 8 ikastaro eskaini dira: 4 ikastaro hasita daude, eta gainerakoak azaroaren 16an hasiko dira. Ikastaro [...]