Lankidetzaren onurak

BIRTLHren proiektua finkatzea (hamaika heziketa-zikloetatik zazpi modalitate erdipresentzialean dira) ezinezkoa izango zen EAEko hiru lurraldeetako lanbide-heziketako zentro laguntzaileen sarean duen laguntzarik gabe, bertan ematen baitira modulu jakin batzuei lotutako lanbide-konpetentziak lortzeko behar diren saio presentzialak. Baina hortik harago, BIRTLHk beti egin du zentro laguntzaileekiko harremanak sendotzearen alde, eta horren adibide ona dira Hernani Lanbide Heziketa ikastetxearekin eta Fundiciones Seiak [...]