Automatizazioa eta Robotika Industriala 2023-24 ikasturtetik aurrera

BIRTLHk bere prestakuntza-eskaintza zabaltzen jarraitzen du eta titulazio berri bat eskainiko du modalitate erdipresentzialean datorren ikasturtetik aurrera: Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria. Enpresek gero eta gehiago eskatzen duten titulazioa da, eta harrera bikaina du lan-merkatuan, ia % 100eko enplegagarritasuna baitu. Robotizazioa garapen teknologikoaren joera nagusietako bat da, eta COVID-19aren krisiak eskulana robotekin ordezkatzen duen paradigma suspertu besterik ez zuen [...]