#mooteu23 arrakastatsua!
BIRTLHko diziplina anitzeko talde baten hainbat hilabetetako lanak bere fruituak eman zituen apirilaren 26an Tabakaleran egindako #mooteu23 topaketarekin. Ekitaldi honen helburua hezkuntzako eraldaketa digitalaren erronkaren inguruan topaketarako eta esperientziak trukatzeko gune bat sortzea zen. Digitalizazioa gero eta handiagoa da azken urteotan, eta, egia bada ere aukera berriak ireki dituela hezkuntzaren malgutasunerako eta irisgarritasunerako, ikaskuntzaren pertsonalizaziorako, lankidetzarako edo online lanerako, [...]