Atzo arratsaldean 2018-19 ikasturteko diploma-emate saioa ospatu da EASO politeknikoa gure zentro kolaboratzailean. Aurten 119 ikaslek amaitu dituzte ikasketak Lantokiko prestakuntza egin ondoren.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Osasun-larrialdiak, Sareko informatika-sistemen administrazioa, Sukaldaritza eta gastronomia, Instalazio elektriko eta automatikoak, Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloetakoak dira.