Datorren astelehenean zehar, irailak 14, BIRTLHko ikasle guztiek gure Ikasgela Birtualerako sarbidea jasoko dute posta elektronikoz.
Covid-19k sortutako egoera dela eta, aurten ezin izango dugu aurrez aurreko aurkezpenik egin hiru lurraldeetan, ohikoa zen bezala. Hala ere, ikasleek beharrezko informazio eta baliabide guztiak izango dituzte, tutoreen laguntza barne, ikasturtearen hasierari behar bezala aurre egiteko.
Ikasturtea pandemiak baldintzatuta hastera doa; baina ilusioz beteta gaude ikasleen prestakuntza lanarekin tinko jarraitzeko, zailtasun egoera honetatik indartuta aterako garen ziurtasunez.