Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitartean, lehen lauhilekoko ebaluazio-azterketak egingo ditugu: lauhileko moduluen azken azterketak eta urte osoko moduluen azterketa partzialak. Beherago aurkituko duzu zure zikloari dagokion ordutegi-taula.

Azterketa finalak modu presentzialean egingo dira azterketen ohiko egoitzetan. Azterketa partzialak, berriz, online egingo dira. Behar besteko aurrerapenaz gogoraraziko dizkizuegu azterketen prozedura eta araudia. Orain, kontuan izan:

  • Etengabeko ebaluazioa: azterketa batera aurkeztu ahal izateko, gaindituta izan behar duzu moduluaren etengabeko ebaluazioa; bai zereginen batez bestekoa, bai zati presentzialaren bertaratzea. Urtarrilaren 26an argitaratuko da kalifikazio koadernoan etengabeko ebaluazioaren batez besteko nota.
  • Lurralde-aldaketa: azterketa presentzialen bat zure matrikulan egokitu zaizun lurraldea ez den beste lurralde batean egin nahi baduzu, aldaketa zuk zeuk egin behar duzu idazkaritza birtualean, urtarrilaren 19a baino lehen.

AZTERKETAN ORDUTEGI-TAULAK

Erdi-mailako zikloak:

Instalazio elektriko eta automatikoak
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta
Osasun-larrialdiak
Sukaldaritza eta gastronomia

Goi-mailako zikloak:

Administrazioa eta finantzak
Fabrikazio mekanikoaren diseinua
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Plataforma anitzen aplikazioen garapena
Sareko informatika-sistemen administrazioa
Web aplikazioen garapena

Ebaluazio honetako notak otsailaren 12an argitaratuko dira kalifikazioen koadernoan.