Lehen Azken Ebaluazioa
Maiatzaren 26tik ekainaren 1era bitartean Lehen Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketa guztiak aurrez aurre egingo dira, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago).
Aurkeztu ahal izateko, ebaluazio jarraia gaindituta eduki behar da (bai zereginen batez bestekoa, bai saio presentzialetakoa). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 21ean argitaratuko da Kalifikazioen Koadernoan.
Lehen Azken Ebaluazioko notak ekainaren 4an argitaratuko dira. Gainditu ezean, Bigarren Azken Ebaluazioko azterketetara aurkez daiteke.
Bigarren Azken Ebaluazioa
Ebaluazio jarraia edo Lehen Azken Ebaluazioa gainditu ez duten ikasleek Bigarren Azken Ebaluaziora aurkeztu behar dute. Ebaluazio horrek bi zati ditu, eta bakoitza bere aldetik gainditu behar da:
a) Bigarren Finaleko zereginak (azken notaren % 25). Entregatzeko epea: maiatzaren 31n, 23: 55ean. Notaren argitaratzea: ekainak 4.
b) Azterketa presentziala (azken notaren % 75). Ekainaren 9tik 15era, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago).
Azken Ebaluazioko notak ekainaren 21ean argitaratuko dira.
AZTERKETEN ORDUTEGI-TAULAK | ||
---|---|---|
Erdi-mailako zikloak | ||
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta | 1.Finala | 2.Finala |
Sukaldaritza eta gastronomia | 1.Finala | 2.Finala |
Osasun larrialdiak | 1.Finala | 2.Finala |
Instalazio elektriko eta automatikoak | 1.Finala | 2.Finala |
Goi-mailako zikloak | ||
Sareko informatika-sistemen administrazioa | 1.Finala | 2.Finala |
Administrazioa eta finantzak | 1.Finala | 2.Finala |
Plataforma anitzen aplikazioen garapena | 1.Finala | 2.Finala |
Web aplikazioen garapena | 1.Finala | 2.Finala |
Fabrikazio mekanikoaren diseinua | 1.Finala | 2.Finala |
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa | 1.Finala | 2.Finala |
Animo kurtso amaierarako!