BIRTLHren ustez, hizkuntzak tratatzea alderdi garrantzitsua da ikastetxearen jarduera osoan; horregatik, hizkuntzen ezagutza hobetzen, euskararen erabilera areagotzen, hizkuntza inklusiboa erabiltzen eta hizkuntza-bizikidetzaren aldeko jarreretan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
Ildo horretan, ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Ikastetxeko komunikazio guztietan euskararen erabilera ahalbidetzea.
- Ikastetxearen jardueran euskararen erabilera sustatzea.
- Hizkuntza-eskubideak eta -erabilerak errespetatzea.
- EBko hizkuntzetan hizkuntza-mailak eskuratzen saiatzea.
- Besteengana jotzeko modua zaintzea: hizkuntza inklusiboa, ez-sexista, positiboa eta osasuntsua.