Aste batzuk atseden hartu ondoren, BIRTLHn egun batzuk daramatzagu lanean dena prest izateko ikasturtearen hasierari begira. Datozen egunetan, gure ikasle guztiek Ikasgela Birtualean eta gainerako zerbitzuetan sartzeko beharrezkoak diren kredentzialak jasoko dituzte.
Gainera, datorren astean, ikasturtea aurkezteko ekitaldi bana egingo dugu hiru lurralde historikoetan. Ikasleen bertaratzea errazteko, saioak elkarren segidan egingo dira, ondoren zehazten diren egunetan:
- CIFP Bidebieta LHII. Lehendakari Agirre kalea 97, Basauri. Irailaren 13an, asteartea, bi txandatan:
- 17:30 – Erdi-mailako zikloak eta Administrazio eta Finantzetako goi-mailako zikloa.
- 18:30 – Goi-mailako zikloak (Administrazio eta Finantzetako goi-mailako zikloa izan ezik).
- CIFP Ciudad Jardín LHII. Araba kalea 39, Vitoria-Gasteiz. Irailak 14, asteazkena, 18: 00etan.
- CIFP Easo Politeknikoa LHII. Aitzol parkea 2, Donostia. Irailak 15, osteguna, 18: 00etan.
Ekitaldi horietan, BIRTLHko irakasleek prestakuntza-ziklo bakoitzaren plangintzak jakinaraziko dituzte, bai eta moduluen lan- eta ikaskuntza-dinamikak ere. Ikasleek modulu bakoitzeko tutoreekin eta aurrez aurreko saioen arduradunekin biltzeko aukera izango dute. Horregatik, ikasle beteranoak eta ikasle berriak bertaratzea eskatzen da.
Uda ostean BIRTLHn ikasketak berriz hasiko dituzten 765 ikasle baino gehiagori 900 ikasle berri gehituko zaizkie aurten. Espero dugu pandemiaren urteetan normaltasunez ospatu ezin izan diren ekitaldi horiek lagungarri izatea ikasleak gure prestakuntza-ereduan behar bezala integratzeko eta ahalik eta hezkuntza-esperientziarik onena eskaintzeko.