Irailean zehar BIRTLHren 2022-2023 ikasturteko aurkezpen ekitaldiak ospatu genituen. Guztira hiru izan ziren, irailaren 13, 14 eta 15ean, bat lurralde historiko bakoitzean, eta bertaratzea ona izan zen guztietan.
Ekitaldi horietan, alde batetik, ikastetxea eta bere funtzionamendua aurkeztu ziren. Ondoren, ziklo bakoitzeko talde txikitan bildu, eta bertan, ikasleek ziklo bakoitzaren plangintzak eta moduluen lan-dinamikak ezagutzeko aukera izan zuten. Bertaratu ziren ikasleek eskertu egin zuten beren irakasle izango zirenekin aurrez-aurre egoteko parada izatea eta beren zalantzak zuzenean argitu ahal izatea.