BIRTLHk profesionaltasun-ziurtagiri hauek eskaini ditu ikasturte honetan ere: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea eta Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea (titulazio ofizialak). Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak % 100ean diruz lagundutakoak dira ziurtagiri horiek, eta 120 pertsona inguruk parte hartzen dute, landunek zein langabetuek.

Guztira 8 ikastaro eskaini dira: 4 ikastaro hasita daude, eta gainerakoak azaroaren 16an hasiko dira. Ikastaro guztien % 90 online da, eta gainerako % 10a aurrez aurrekoa da. EAEko hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan ematen diren aurrez aurreko saioetara joan behar da:

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

IES Francisco de Vitoria BHI

(Vitoria – Gasteiz)

IES Eskurtze BHI

(Bilbo)

****

CIFP Fadura LHII

(Getxo)

CIFP EASO Politeknikoa LHII

(Donostia)