BIRTLHren proiektua finkatzea (hamaika heziketa-zikloetatik zazpi modalitate erdipresentzialean dira) ezinezkoa izango zen EAEko hiru lurraldeetako lanbide-heziketako zentro laguntzaileen sarean duen laguntzarik gabe, bertan ematen baitira modulu jakin batzuei lotutako lanbide-konpetentziak lortzeko behar diren saio presentzialak. Baina hortik harago, BIRTLHk beti egin du zentro laguntzaileekiko harremanak sendotzearen alde, eta horren adibide ona dira Hernani Lanbide Heziketa ikastetxearekin eta Fundiciones Seiak enpresarekin lankidetza estuan egin diren ikus-entzunezko ekoizpenak. Hezkuntza-bideoak dira, eta aluminio urtuzko pieza bat egiteko prozesu osoa azaltzen dute, moldearen diseinutik hasi eta azken pieza lortu arte; BIRTLHren kasuan, Ikasgela Birtualean erabiltzeko prestatuta daude, eta Hernaniko zentroarentzat hezkuntza-material lagungarri gisa.
Irakasleak eskerrak eman nahi izan dizkie Hernani Lanbide Heziketa institutuari eta Seiak galdaketa-enpresari ekimen honetan laguntzeagatik.