Automatizazioa eta robotika industriala
Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikariaren tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak titulu eta ziurtagiri profesional hauei lotuta daude:
- Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemen proiektuen garapena
- Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
- Neurketa- eta erregulazio-sistemak
- Sistema programagarri aurreratuak
- Sistema sekuentzial programagarriak
- Dokumentazio teknikoa
- Industria-komunikazioak
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko, abian jartzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea
- Potentzia-sistemak
- Industria-robotika
- Industria-informatika
- Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak (LH berria)
Hurrengo taulan, Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 20 | 6 ordu / asteko | |
Potentzia-sistemak Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 198 | 20 | 7 ordu / asteko | |
Industria-informatika 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 99 | 4 | 7 ordu / asteko | |
Dokumentazio teknikoa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 99 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Neurketa- eta erregulazio-sistemak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 12 | 6 ordu / asteko | |
Sistema sekuentzial programagarriak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 165 | 16 | 6 ordu / asteko | |
Industria-robotika 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 | 100 | 12 | 7 ordu / asteko | |
Industria-komunikazioak Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 | 140 | 16 | 5 ordu / asteko | |
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa (2025-26 ikasturtetik aurrera) Urtekoa |
140 | Aurrez aurreko orduak zehazteke | |||
Sistema programagarri aurreratuak (2025-26 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
120 | Aurrez aurreko orduak zehazteke | |||
Laneko prestakuntza eta orientabidea (soilik 2024-2025 ikasturtean) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | ||
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria | |
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria | |
Ingeles Profesionala (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
60 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
30 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
|||||
Aukerako modulua 2 (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
|||||
Prestakuntza enpresan (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko | ||||
Modulu arteko proiektua (2026-27 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Oinarrizko moduluak |
---|
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak |
Potentzia-sistemak |
Sistema sekuentzial programagarriak |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Dokumentazio teknikoa |
(Edo batera ikastea) Potentzia-sistemak
(Edo batera ikastea) Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak
|
Industria-komunikazioak |
(Edo batera ikastea) Sistema sekuentzial programagarriak
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Beharrezkoa da kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa dituen ordenagailu bat izatea ikasturte osoan zehar, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako (64 bit) bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko prest egon beharko dute.
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Automatizazio industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzen duen taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
- Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
- Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
- Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
- Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
- Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953