Animazioaren mundua etengabeko bilakaeran dago, eta BIRTLHn berrikuntza teknologikoen abangoardian egon nahi dugu. Horregatik, harro gaude 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloko gure ikasleei sormenaren eta teknologiaren mugak esploratzeko aukera eskaintzeaz, MoCap jantziari esker beren animazio-prozesuan mugimendu-kaptura gehituz.
MoCap jantziak pertsona baten mugimenduak erregistratzen ditu denbora errealean, eta datu digital bihurtzen ditu, 3Dko fikziozko pertsonaiei zuzenean aplika dakizkiekeenak. Azken batean, animazio-proiektuen errealismoa eta benetakotasuna beste maila batera eramatea ahalbidetzen duen teknologia bat da, keinu, urrats eta mugimendu bakoitza aparteko zehaztasunez atzematen baita.
Teknologia aurreratua duen arren, mugimenduko kaptura-jantzia erabiltzeko erraza da, eta ezin hobeto integratzen da Blender bezalako gure animazio-softwareetan. Honi esker, gure ikasleek modu sinesgarriagoan emango dietela bizitza beren sorkuntzei.
3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloa ikasten ari bazara BIRTLHn, eta mugimenduko kaptura-jantzia bertatik bertara esperimentatu nahi baduzu, Martuteneko gure egoitzara etor zaitezke (tutorearekin hitzordua eskatuta), eta teknologia zirraragarri hau probatu.