Beste urte batez BIRTLHk, maiatzetik aurrera, Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea profesionaltasun-ziurtagiria eskaintzen ari da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutakoa da, eta landunek edo okupatuek nahiz langabezian dauden pertsonek baliatu ahal izango dute ziurtagiri hori.

Ikastaro hau modu erdipresentzialean ematen da, % 90eko online osagai nagusiarekin eta % 10eko presentzialarekin. Hau da, lanbide-prestakuntza lortzeko, online prestakuntza, BIRTLHren plataformaren bidez, eta saio praktikoak konbinatuko dira. Azken hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hurrengo ikastetxeetan egingo dira. Era berean, amaierako azterketak aurrez aurre egiten dira.

LURRALDEA IKASTETXEA OKUPATUAK LANGABETUAK
Araba IES Francisco de Vitoria BHI OC24200290TF 24200154TF
Bizkaia CIFP Fadura LHII

IES Eskurtze BHI

OC24200289TF

OC24200288TF


24200153TF
Gipuzkoa EASO Politeknikoa OC24200287TF 24200152TF

Matrikulazio-prozesua egiteko epea apirilaren 21era arte egon zen irekita, eta Lanbideren web-orriaren bidez egin behar izan zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: Profesionaltasun Ziurtagiria: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea.