Ohiko aldiko eskatzaileek beteko ez dituzten lanpostu hutsak betetzeko preinskripzioak egiteko ezohiko aldia ireki da.
Modulu jakin batzuetako plazak eskaintzen diren zikloen zerrenda:
- 3d Animazioak Jokoak Eta Multimedia Elkarreragile
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko Programazioa
- Web Aplikazioen Garapena
- Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
- Sare-Informatika Sistemen Administrazioa
- Sukaldaritza Eta Gastronomia
- Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta
- Instalazio Elektriko Eta Automatikoak
Interesa baduzu, ikasgunearen bidez egin behar duzu eskaera. Kontsultatu Matrikulazio gida atala gure webgunean. Adi epeei:
– Ikasgunean aurrez izena ematea: uztailaren 22tik 24ra (biak barne)
– Eskatutako dokumentazioa entregatzea: uztailaren 30era arte.
– Behin-behineko zerrendak: irailaren 9an.
– Zerrendetarako erreklamazioak: irailaren 12ra arte.
– Behin betiko zerrendak: irailaren 16an.
– Matrikulatzeko aparteko epea: irailaren 19ra arte.