Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea
Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea beren jarduera gauzatzen den erakundean, diziplinarteko taldeak diseinatutako estrategiak eta haien autonomia pertsonala eta ingurunearekiko harremanak mantentzeko eta hobetzeko prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.
- Iraupena: 450 ordu
Moduluak
Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 4 Prestakuntza-modulua (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude. Aldi berean, modulu bakoitza Prestakuntza-unitatea (UF) desberdinetan banatua dago.
Prestakuntza gehiena online egingo da, nahiz eta zenbait UFk aurrez aurreko saioak ere badituzten. Era berean, azterketak aurrez aurre egiten dira.
Modulua | Unitatea | ORDUAK | |
---|---|---|---|
Osoak | Bertar. | ||
MF1016_2 Erakundeen eremuko esku-hartzeak antolatzeko laguntza |
UF0127. Erakundeetan mendeko pertsonei harrera eta abegi egiteko laguntza
30h
UF0128. Erakundeetan mendeko pertsonentzako jarduerak antolatzeko laguntzak
70h
|
100 | 0 |
MF1017_2 Erakundeetako higiene- eta elikadura-arretan esku hartzea |
|
70 | 9 |
MF1018_2 Erakundeetako gizarte- eta osasun-arretan esku hartzea |
|
70 | 8 |
MF1019_2 Laguntza psikosoziala eta harreman- eta komunikazio-arreta erakundeetan |
UF0129. Mendeko pertsonen gizarte-animazioa erakundeetan
30h
UF0130. Mendeko pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea erakundeetan
50h
UF0131. Erakundeetan mendeko pertsonekin komunikatzeko teknikak
50h
|
130 | 6 |
MP0029 Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua |
|
80 | 80 |
Saio presentzialak
Garrantzitsua
Derrigorrezkoa da aurrez aurreko saioetara joatea. Saio horiek prestakuntzaren guztizko orduen % 10 dira, eta hiru lurraldeetan egingo dira (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lurralde eta prestakuntza-modulu bakoitzeko egutegiak Egutegia atalean kontsulta daitezke.
Aurrez aurreko saioak hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan egin ahal izango dira:
Egutegia
Matrikulazioa
Garrantzitsua
Matrikulazio-prozesua Lanbideren web-orriaren bidez egin behar da apirilaren 21a baino lehen. Ikastaroen bilatzailean sartu, “Gizarte eta kultura zerbitzuak” aukeratu, eta ikastaroa bilatu ondoren (zure probintziari dagokion kodearekin), jarraitu aurreinskripziorako jarraibideak.
Irtenbide Profesionalak
Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak
Eremu publikoan eta pribatuan kokatzen da, arreta soziosanitarioko zerbitzuak ematen dituzten zentro edo ekipamenduetan: egoitza-zentroak, eguneko zentroak.
Ekoizpen-sektoreak
Erakunde sozialetan egonaldi partzialean, aldi baterakoan edo iraunkorrean dauden pertsonei zerbitzu sozialak ematen lan egiten duzu.
Lanbideak edo lanpostuak
- Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenekoak dituzten pertsonen zaintzailea.
- Mendeko pertsonen zaintzailea erakundeetan.
- Gerokultorea.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953