Erdi-Maila

Sukaldaritza eta gastronomia

Sukaldaritza eta Gastronomiako teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Erdi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Sukaldaritza eta Gastronomiako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Sukaldaritza
    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
    • Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
    • Sukaldaritzako teknikak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Gozogintza jatetxeetan
    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
    • Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
    • Jatetxe-arloko postreak
    • Eskaintza gastronomikoak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Sukaldaritza gastronomikoa
    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
    • Eskaintza gastronomikoak
    • Sukaldaritzako produktuak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Sukaldaritza eta Gastronomiako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. 

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
66 0 4 ordu / asteko
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
1. lauhilekoa 30 Plaza
ZP2 165 96 10 ordu / asteko Ezin da Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
Urtekoa 30 Plaza
ZP1 297 92 9 ordu / asteko
Sukaldaritzako teknikak
Urtekoa 30 Plaza
ZP1 330 157.5 10 ordu / asteko Ezin da Jatetxe-arloko postreak eta Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak moduluekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira
Jatetxe-arloko postreak
2. lauhilekoa 30 Plaza
ZP2 168 80 10 ordu / asteko Ezin da Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira
Sukaldaritzako produktuak
Urtekoa 30 Plaza
ZP3 294 96 9 ordu / asteko
Eskaintza gastronomikoak
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2
ZP3
99 0 6 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza (2025-26 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
380 380

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Ingeles Profesionala (2025-26 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Aukerako modulua
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)
Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egitea
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
Sukaldaritzako teknikak
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa moduluarekin batera egitea
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
Jatetxe-arloko postreak
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
Sukaldaritzako produktuak
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
Sukaldaritzako teknikak
Bateraezintasunak
Modulua Ez egin modulu honekin
Sukaldaritzako teknikak Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak eta Jatetxe-arloko postreak

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Interneterako sarbidea duen edozein ekipamendutik sar badaiteke ere, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
  • Saio hauetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko arropa eta sukaldeko materiala beharko ditu.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

Galdakaoko ikastetxeko sukaldeko instalazioak eta ekipoak bisita daitezke gure tour birtualarekin.

IES Galdakao Ostalaritza BHI

Sixta Barrenetxea kalea, 24, 48960, Galdakao - Bizkaia

Webgunera joan
IES Gamarra Ostalaritza BHI

Presagana kalea, 1, Gamarra Nagusia, 01013, Gasteiz - Araba

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2024-2025 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia

Lurralde bakoitzerako 2025-2026 ikasturterako behin-behineko aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Sukaldaritza eta Gastronomia zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Partidaburua.
  • Kolektibitateetako(egoitzak, eskolak,…), jatetxe, eta janari laster edo presako sukaldari.
  • Gozogile.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Sukaldaritza eta gastronomiako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: