JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
www.birt.eus webgunearen eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak dira.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalte eta urraketen ondorioz, administrazio horri legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izango dira, eta, hala badagokio, baita jarduera horretatik eratortzen diren erantzukizunak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere webgunean edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
ERANTZUKIZUNA
Bai webgunera sartzea, bai bertan jasotako informazioaz egin daitekeen erabilera, egiten duenaren erantzukizun esklusibokoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du erantzukizunik izango informazioa eskuratzearen edo erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio, kalte edo galeren gainean, salbu eta bere eskumenak zorrotz baliatzearen ondorioz bete behar dituen legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketa guztiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik.
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Interesdunak emandako datuak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Datu horiek ez dira inola ere tratatuko, ez eta hirugarrenei lagako ere, tartean denaren baimen argiarekin ez bada, edo Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako kasuetan ez bada (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zk.).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuen lagatzaileak edozein unetan baliatu ahal izango ditu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak, Eusko Jaurlaritzaren 2010eko urriaren 4ko Aginduaren arabera, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzara jo beharko du (Donostia hiribidea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).