Lehen Azken Ebaluazioa
Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean 1. Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketak online egingo dira, ziklo bakoitzeko egutegiaren arabera (ikusi beherago).
Bertara aurkezteko ebaluazio jarraia gaindituta izan behar da (zereginen batezbestekoa eta saio presentzialetako asistentzia). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 22an ikusi ahal izango da kalifikazio-koadernoan.
Lehen Azken Ebaluazioaren notak ekainaren 5ean argitaratuko dira. Gainditzen ez duenak, 2. Azken Ebaluaziora aurkezteko aukera izango du.
AZTERKETEN EGUNAK ETA ORDUAK, ZIKLOKA
Erdi mailako heziketa-zikloak:
Instalazio elektriko eta automatikoak
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta
Goi mailako heziketa-zikloak:
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Fabrikazio mekanikoko diseinua
Plataforma anitzen aplikazioen garapena
Sareko informatika-sistemen administrazioa
Bigarren Azken Ebaluazioa
Ebaluazio jarraia edo 1. Azken Ebaluazioa gainditzen ez duenak, 2. Azken Ebaluaziora aurkeztu beharko du. Honek bi zati ditu eta biak gainditu behar dira, bakoitza bere aldetik:
a) 2. Finaleko zereginak (azken notaren %25). Entregatzeko epea, ekainak 1, 23:55etan. Ikastaro bakoitzeko goiburuko oharrean adierazitako lan edo zereginak egin behar dira. Ebaluazio jarraia gaindituta dutenek ez dute zati hau egin behar, eta honen nota ponderatuko zaie. Notaren publikazioa: Ekainak 7.
b) Azterketa presentziala (azken notaren %75). Ebaluazio jarraia edo 2. Finaleko zereginak gainditu dituzten ikasleak aurkeztu ahal izango dira. Azterketak praktikoak, idatzizkoak edo bi motatakoak izan daitezke eta ekainaren 10etik 16ra izango dira. Hauen tokiak eta datak hemen beherago kontsultatu daitezke.
Ohar garrantzitsua: Azterketa praktikoak ikastetxe bakarrean egingo dira (zikloaren erreferentzi ikastetxean), eta idatzizko hutsak direnean hiru lurraldeetan egiteko aukera izango da.
Azken Ebaluazioko notak ekainaren 22an argitaratuko dira.
AZTERKETEN EGUNAK ETA ORDUAK, ZIKLOKA
Erdi mailako heziketa-zikloak:
Intalazio elektriko eta automatikoak
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta
Goi mailako heziketa-zikloak:
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Plataforma anitzen aplikazioen garapena