Bideo hezitzailea, tresna soila baino gehiago, funtsezko zutabe bihurtu da BIRTLHren ikuspegi pedagogikoan. Bideo bakoitza, informazioaren transmisio gisa ez ezik, baliabide didaktiko estrategiko bezala ere ulertzen da, ulermena suspertu eta ikaskuntza esperientzia dinamikoagoa eta aberasgarriago bihurtu nahi duena.
Bideo bakoitza espezialitateko irakaslearen planteamenduan eta lanean oinarritzen da. Hala ere, bai prestaketan, bai grabazioan eta bai edizioan, irakasleek ikastetxeko lau profesionalez osatutako ikus-entzunezkoen taldearen laguntza dute. Bisualki erakargarria den edukia sortzea da helburua, ikasleek kontzeptuak modu eraginkorragoan bereganatu ahal izan ditzaten.
Martuteneko gure egoitzan grabazio-plato bat daukagu, chroma-key teknikarako prestatua, besteak beste. Sormenerako espazio bat da, material didaktikoaren ekoizpena errazten duena, eta non irakasleek beren ikastaroei kalitatezko bideoen bidez bizia eman diezaieketena. Hala ere, bere lana ez da espazio honetara mugatzen, izan ere, kamerak eskuan hartuta, ikus-entzunezkoen ekipo hau beste leku batzuetara ere hurbiltzen da, hala nola tailerretara edo beste ingurune espezifiko batzuetara, prozesuak in situ grabatzeko eta ikasleak ikaskuntza-ingurune praktikoagoetara hurbiltzeko.
Azken batean, irakasle bakoitzarekin eskuz esku, ikus-entzunezko profesionalek bideo bakoitza ikasleekin konektatzeko zubi bat izan dadin egiten dute lan, irakaskuntza esanguratsuago bihurtuz, eta ez dadin izan ikusteko eduki bat soilik.