Urriaren 14tik 19ra #ErasmusDays ekitaldi globala egingo da Erasmus+ programaren baitan. 2024ko zortzigarren edizio honek, jarduera digitalak eta/edo presentzialak izango ditu, hala nola mintegiak, argazki-erakusketak eta erronkak sare sozialetan, konpromisoa eta sormena sustatzeko, programak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko eta kultura-trukea sustatzeko.

Lehenago ere Erasmus+ programaz baliatu bazara edo etorkizunean baliatu nahiko bazenu, edo kultur trukea baloratzen baduzu, BIRTLHtik #ErasmusDays ekimenetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Informazio gehiago aurkituko duzu ErasmusDays webgunean.

Gainera, zentrotik berrikuntza guztien berri emango dizuegu eta, unea iristen denean, programan aktiboki parte hartzeko aukera ere emango dizuegu.