Ezohiko aldiko esleipen-zerrendak argitaratu ditugu. Zerrenda horiek ezohiko aldian parte hartu zuten pertsonek osatzen dituzte (preinskripzioa egin zuten uztailean).

Hala ere, modulu batzuetan itxarote-zerrendan ohiko aldian parte hartu zuten pertsonak badaude oraindik (maiatzean egin zuten preinskripzioa), pertsona horiek ere argitaratutako zerrendetan daude eta lehentasuna dute ezohiko aldiko parte-hartzaileen aldean, baremazioa edozein dela ere.

Gaurtik aurrera, erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 12ko 24:00ak arte.

Zerrendak eta erreklamazio-prozedura ikasgunea.eus atarian daude eskuragarri.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko ditugu eta matrikulazio-epea hasiko da (irailaren 16tik 19ra). Posta elektronikoz eta sms bidez informatzen jarraituko dugu.