Uztailaren 22tik uztailaren 24ra bitartean, aparteko preinskripzio aldi bat irekiko da ohiko aldiko eskaerekin beteko ez diren plazak betetzeko (dokumentazioa aurkezteko epea uztailaren 30era arte).

Maiatzean eskaerarik egin ez bazenuen (edo egin zenuenean atzera bota bazintuzten, arrazoia edozein izanda ere) eta eskainiko diren  zikloetako (aldez aurretik iragarriko dira) bat egiteko interesa baduzu, ikasgunea.eus atariaren bidez egin behar duzu preinskripzioa.

Eskatzaileak itxaron-zerrendetan sartuko dira, ohiko epean eskaera egin zutenen atzetik. Irailak 9an argitaratuko dugu behin behineko zerrenda, eta erreklamazio epearen ondoren (9tik 12ra), irailak 16an behin betiko zerrendak

Prozesua behar bezala egiteko, funtsezkoa da arreta handiz aztertzea gure webgunean “Matrikulazio gida” atala (Matrikulazioa), bai eta ziklo bakoitzean matrikulatzeko jarraibideak ere “Prestakuntza eskaintza” atalean, moduluak egiteko baldintzak bertan jasotzen baitira.