Hezkuntza-podcast-a ikaskuntzaren arloan garrantzi handia hartzen ari den baliabide teknologikoa da, bere irisgarritasunagatik eta dinamismoagatik. Pantaila bat irakurtzea zaila edo deserosoa denean, entzutea aukera ona izan daiteke.
Ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren helburua ahalik eta ikasle gehienei informazioa ulertzen eta atxikitzen laguntzea da, ikaskuntza-estilo guztietara joz: ikasle bisualek hobeto hautematen dute informazioa irudien eta eszenen bidez, entzumen-ikasleek soinuen bidez, eta ikasle kinestetikoek sentsazioen bidez hautematen dute mundua. Egia esan, pertsona guztiek erabiltzen dituzte hiru ikaskuntza-motak, hau da, hobeto ikasten dute hiruren konbinazioaren bidez, nahiz eta kasu bakoitzean hiruretako bat izango den emaitzarik onenak lortzen dituena.
Ildo horretan, BIRTLHk unitate didaktiko guztietan testu-formatuan dauden baliabideak kontsumitzeko beste modu bat gehitzearen alde egin du. Klik bakar batean, orriaren testua nabarmendu eta ozen irakurten da, erabiltzaileak arazorik gabe jarrai dezan. Horrela irakurmena sustatzen da, nabarmendutako testuari jarraitzen zaion bitartean entzuteko aukera ematen baitu. Gainera, orri batean edozein testu aukeratzean, hiztegiaren eta itzulpen integratuaren funtzionalitateek eduki digitala hobeto ulertzea ahalbidetzen dute. Horri guztiari gehitu behar zaio eduki digitalera edonondik eta edonoiz sartzeko aukera, baita konexiorik gabe ere, podcastak deskargatu egin baitaitezke gero entzuteko.
Hona hemen demo txiki bat:
Gure ikasleek gela birtualean duten esperientzia hobetzen lagunduko duelakoan!