Aurreko urtean bezala, 2021-2022 ikasturte honetan ere BIRTLHk ingelesa indartzeko ikastaroan parte hartzeko aukera ematen die bere ikasle guztiei, beren borondatez eta doan. Ikastaroaren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Borondatezkoa eta doakoa: Izena ematerakoan, ikasleak 60 euroko fidantza jarri beharko du. Fidantza hori ikasturtea amaitutakoan itzuliko zaio, baldin eta ikastaroko dedikazio-orduen % 80 bete baditu.
  • Online: Mondragon Linguaren plataforma birtualean emango da, ikasle bakoitzari ondo datorkion ordutegian egin daitezkeen jarduerekin.
  • Maila: Ikastaroa hasi aurretik maila-proba bat egingo da, maila homogeneoko taldeak sortzeko. Europako Marko Bateratuko A2, B1.1, B1.2 eta B2 mailetan emango dira ikastaroak.
  • Iraupena: 2021ko urritik 2022eko otsailera bitartean egingo da, guztira 60 orduko dedikazioarekin.

Programan parte hartu ahal izateko, honakoak egin behar dira:

  • Urriaren 15ko 24:00ak baino lehen: Maila-proba egin esteka hau jarraituz. Probak ordu erdi inguru irauten du, eta momentu eta ingurune egokian egin behar da, etenik ez izateko.
  • Urriaren 18ko 24:00ak baino lehen: 60 euroko fidantza jarri onartutakoan emango dizuegun kontuan. Kontzeptuan “Indartze” hitza adierazi behar da, eta ondoren, bi abizenak eta izena.
  • Urriaren 18ko 24:00ak baino lehen: Inprimaki hau beteta eta sinatuta bidali behar da, fidantzaren ordainagiriarekin batera, honako helbide honetara: indartze@birt.eus

Horri buruzko zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu indartze@birt.eus helbidera.