Aurreko urtetan bezala, BIRTLH-ek, Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko du (titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak %100ean diruz lagunduta.

Ikastaroaren %90a online modalitatean izango da, eta beste %10a saio presentzialak izango dira, EAEko zentro desberdinetan.

Ikastetxe hauetan izango dira bertaratze-saioak:

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

IES Francisco de Vitoria BHI

(Vitoria – Gasteiz)

IES Eskurtze BHI

(Bilbo)

****

CIFP Fadura LHII

(Getxo)

CIFP Politécnico Easo LHII

(Donostia)

Izen-ematea zabalik azaroaren 22ra arte Lanbideren webgunean:

Izena ematerakoan, ikasle bakoitzak aurrez aurreko saioak eta azterketak zein ikastetxetan egin nahi dituen aukeratu ahal izango du. Horretarako, dagokion prestakuntza-ekintza aukeratu beharko du, eta horren kodeak dokumentu honetan ageri dira.