Bigarren urtez, BirtLH-ek (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII), Lanbideren laguntzarekin bi Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko ditu (Titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 100ean diruz lagunduta.
Eskeiniko diren ziurtagiriak ondorengoak dira:
- Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea.
- Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea.
Ikastaroaren 90 online modalitatean izango da, eta beste 10 saio presentzialak izango dira, EAEko zentro desberdinetan.
Ondorengoak izango dira bertaratze-saioak eskeiniko diren zentroak:
Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea:
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA |
---|---|---|
IES Francisco de Vitoria BHI (Vitoria – Gasteiz) |
IES Eskurtze BHI (Bilbo) |
CIFP Politécnico Easo LHII (Donostia) |
Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea:
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA |
---|---|---|
IES Francisco de Vitoria BHI (Vitoria – Gasteiz) |
IES Eskurtze BHI (Bilbo) **** CIFP Fadura LHII (Getxo) |
CIFP Politécnico Easo LHII (Donostia) |
Ikasle bakoitzak bertaratze-saioak eta azterketak egitea nahi dituen zentroa aukeratzea izango du. Lekua baldin badago, aukeratu duten zentroa esleituko zaie, aldiz tokirik ez balego, gertuen gelditzen zaien zentroa esleituko zaie.
Izen-emate epea zabalik urriaren 7rarte Lanbideko web orrialdean: izena emateko sakatu hemen.