Lehen Azken Ebaluazioa

Maiatzaren 26tik ekainaren 1era bitartean Lehen Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketa guztiak aurrez aurre egingo dira, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago).

Aurkeztu ahal izateko, ebaluazio jarraia gaindituta eduki behar da (bai zereginen batez bestekoa, bai saio presentzialetakoa). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 21ean argitaratuko da Kalifikazioen Koadernoan.

Lehen Azken Ebaluazioko notak ekainaren 4an argitaratuko dira. Gainditu ezean, Bigarren Azken Ebaluazioko azterketetara aurkez daiteke.

Bigarren Azken Ebaluazioa

Ebaluazio jarraia edo Lehen Azken Ebaluazioa gainditu ez duten ikasleek Bigarren Azken Ebaluaziora aurkeztu behar dute. Ebaluazio horrek bi zati ditu, eta bakoitza bere aldetik gainditu behar da:

a) Bigarren Finaleko zereginak (azken notaren % 25). Entregatzeko epea: maiatzaren 31n, 23: 55ean. Notaren argitaratzea: ekainak 4.

b) Azterketa presentziala (azken notaren % 75). Ekainaren 9tik 15era, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago).

Azken Ebaluazioko notak ekainaren 21ean argitaratuko dira.

AZTERKETEN ORDUTEGI-TAULAK
Erdi-mailako zikloak
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta 1.Finala 2.Finala
Sukaldaritza eta gastronomia 1.Finala 2.Finala
Osasun larrialdiak 1.Finala 2.Finala
Instalazio elektriko eta automatikoak 1.Finala 2.Finala
Goi-mailako zikloak
Sareko informatika-sistemen administrazioa 1.Finala 2.Finala
Administrazioa eta finantzak 1.Finala 2.Finala
Plataforma anitzen aplikazioen garapena 1.Finala 2.Finala
Web aplikazioen garapena 1.Finala 2.Finala
Fabrikazio mekanikoaren diseinua 1.Finala 2.Finala
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa 1.Finala 2.Finala

Animo kurtso amaierarako!