Albisteak

Ate irekien jardunaldiak 2022

Bihartik hasita eta maiatzaren 19ra arte, BIRTLHren ate irekien jardunaldiak izango dira, goizez eta arratsaldez. Saio horietan ikasketa-buruak, orientatzaileak eta BIRTLHko idazkariak hartuko dute parte, eta etorkizuneko ikasleei zuzenduta egongo dira, ikastetxeko zikloen eskaintza eta ikasteko metodologia, eta baita matrikulazio-prozesua edo beste alderdi batzuk ere ezagutarazteko, eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Aurreko jardunaldietan ez bezala, aurten youtubeko streaming bidez emitituko [...]

2022-05-02|albisteak|

2022-23 ikasturterako preinskripzio eta matrikula datak aurreratu dira

Dagoeneko argitaratu dira 2022-23 ikasturterako preinskripzio eta matrikula datak. Aurreko ikasturteei dagokienez, aurten aurreratu egingo dira izapide horien epeak, maiatzaren 9tik 27ra bitartean izango dira. Egutegi osoa web honetako matrikulazio gidan kontsulta dezakezu. Era berean, datorren maiatzean ate irekien jardunaldiak egingo dira online eta 3 astetan zehar, honako data eta ordutegi hauetan: Maiatzak 3 (asteartea): 18:00 Maiatzak 4 (asteazkena): 10:30 [...]

2022-04-07|albisteak|

“Oso ondo antolatzea izan da gakoa”

Gero eta pertsona gehiagok, adina, ikasketa-maila edo lana alde batera utzita, hainbat aldiz berrasmatzen dute beren burua lan-ibilbidean zehar, ezagutzak eta trebetasunak eguneratuz eta hobetuz. Beti ikas daiteke zerbait berria, eta horretan oinarritzen da bizialdi osoko etengabeko prestakuntzaren printzipioa, langileari nahiz enpresari mesede egiten diona. Horren adibide dira Sara Bozal Galindo eta Cristina Laguna Casas, BIRTLHko bi ikasle, beren lan-etorkizuna [...]

2022-04-05|albisteak|

BIRTLH-k ISO 9001 lortu du

Kalitatezko irakaskuntza bermatzea zutabe estrategikoa izan da eta izaten jarraitzen du BIRTLHren ibilbidean, eta duela gutxi ibilbideari eginiko errekonozimendua jaso du ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortuta. Izan ere, Hezkuntzan paradigma berriak iritsi izanak eta kalitatea kontzeptuaren bilakaerak, beste hezkuntza-erakunde askok bezala, BIRTLH erakundeak bere helburuak ISO 9001 estandarrean jartzea ekarri zuen, bere kudeaketa-prozesuak hobetzeko eta ikaskuntzan emaitza hobeak lortzeko. Naiara [...]

2022-03-22|albisteak|

Urtarrileko azterketak

Urtarrilaren 26tik otsailaren 1era bitartean lehen lauhilekoaren ebaluazio-azterketak egingo ditugu: lauhileko moduluen amaierako azterketak eta urteko moduluen azterketa partzialak. Azterketen ordutegiak Idazkaritza birtualean sartuta kontsulta daitezke, Nire azterketak atalean. Zikloaren arabera, azterketa partzial batzuk online egingo dira. Gainerakoak ordutegietan zehazten diren egoitzetan egingo dira, aurrez aurre. Posible da azterketaren lurraldea aldatzea Nire azterketak atal horretan, urtarrilaren 18ra arte. Araban azterketa [...]

2022-01-13|albisteak|

Idazkaritza ere birtualizatu da

Idazkaritza Birtualaz hitz egiten entzutean, norbaiti, komunikatzeko eta erabiltzailearen beharrei erantzuteko gai den giza itxurako avatar edo robot baten irudia etorriko zaio burura, edo urrutiko leku batetik telefonoa hartzen duen hezur-haragizko pertsona batena. Baina ez bata ez bestea, BIRTLHren Idazkaritza Birtuala ikastetxeak ikasleei kontsulta eta izapide akademikoetarako eskaintzen dien zerbitzua da, eta ikasleak modu seguruan sartu daitezke bertara Ikasgela Birtualetik, [...]

2021-12-03|albisteak|

Simulagailuak, urrutiko irakaskuntzan aliatu handiak

Praktikan oinarritutako eginez ikasteari, Lanbide Heziketaren oinarrietako bati, mesede egin dio simulazioa eta errealitate birtuala bezalako teknologiak sartu izanak, eta are gehiago urrutiko irakaskuntzan. Teknologia horiek hartzeak hezkuntza-eremuko eraldaketa digitalari erantzuten dio. Modu praktikoan aplikatutako hezkuntza-simulagailuak aliatu handiak dira baliabide didaktiko gisa, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatu eta indartzeko bitarteko bezela, ikasleen gaitasuna hobetuz eta prestakuntza-prozesua aberastuz. Gainera, estimulu-iturri ere badira [...]

2021-11-17|albisteak|

Lanbidek diruz lagundutako Profesionaltasun Ziurtagiria

Aurreko urtetan bezala, BIRTLH-ek, Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko du (titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak %100ean diruz lagunduta. Ikastaroaren %90a online modalitatean izango da, eta beste %10a saio presentzialak izango dira, EAEko zentro desberdinetan. Ikastetxe hauetan izango dira bertaratze-saioak: ARABA BIZKAIA GIPUZKOA IES Francisco de Vitoria BHI (Vitoria - [...]

2021-11-12|albisteak|

Lantokiko Prestakuntza: normaltasuna berreskuratuz

Ikasleen ibilbidean zehar bada geltoki bat guztietan ezberdina dena, eta aldi berean, esperientzia bakar eta desberdin bat izaten dena bakoitzarentzat: Lantokiko Prestakuntza. Modulu honetan, ikasleek aukera dute ikasitakoa aplikatzeko eta ikastetxean eskuratutako lanbide-gaitasuna osatzeko. BIRTLHko 70 ikaslek baino gehiagok enpresetan egingo dute prestakuntza praktikoa lehen lauhileko honetan, azken bi ikasturteetako normaltasunik handienean. Izan ere, bizitzako beste esparru batzuekin gertatu den [...]

2021-10-15|albisteak|

Ingelesa indartzeko programa

Aurreko urtean bezala, 2021-2022 ikasturte honetan ere BIRTLHk ingelesa indartzeko ikastaroan parte hartzeko aukera ematen die bere ikasle guztiei, beren borondatez eta doan. Ikastaroaren ezaugarriak honako hauek dira: Borondatezkoa eta doakoa: Izena ematerakoan, ikasleak 60 euroko fidantza jarri beharko du. Fidantza hori ikasturtea amaitutakoan itzuliko zaio, baldin eta ikastaroko dedikazio-orduen % 80 bete baditu. Online: Mondragon Linguaren plataforma birtualean emango [...]

2021-10-09|albisteak|

Hasi gara!

Pilak kargatuta eta berritasunen bat edo beste ere badugula, hasiera eman diogu 2021-22 ikasturteari; 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak zikloa sartu dugu gure prestakuntza-eskaintzan eta horrekin, Lanbide Heziketako 11 titulazio ditugu dagoeneko. Joan den ostiralaz geroztik, ikasle guztiak matrikulatuta daude beren moduluetan, eta beren egoeraren berri ematen ari gara posta elektronikoz, aurreinskripzioan adierazitako helbidean. Hemendik, ongietorria eman nahi diegu [...]

2021-09-13|albisteak|
Go to Top