Maiatzaren 6an hasi zen aurrematrikula-aldia berrikuntza garrantzitsuekin dator, Euskadin LHko sistema berria ezartzearen ondorioz. BIRTLHren kasuan, datorren ikasturtetik aurrera, egungo titulazioen katalogoari gaitasun-ziurtagiriak eta ziurtagiri profesionalak egiaztatzeko aukera gehituko zaio. Aurrerago, 2025-26 ikasturtean, aldaketa nabarmenak gertatuko dira heziketa zikloen curriculumean, modulu jakin batzuk desagertu eta beste berri batzuk sartuko baitira.

BIRTLHko ikasle guztiei ahalik eta informaziorik onena emateko eta matrikula egiteko beren erabakiak errazteko, bi informazio-saio antolatu ditugu streaming bidez, eta aldez aurretik horien berri eman dugu posta elektronikoz. Saio hauetan, gure ikastetxean ikasten ari diren ikasleek beren zalantza zehatz guztiak azaldu ahal izan dituzte, eta behar bezala erantzuten saiatu gara. Saio horien grabazioak honako esteka hauen bidez daude eskuragarri:

Gainera, balizko ikasle berriei zuzenduta, gure Online Ate Irekien ohiko formatua mantendu dugu, maiatzaren 8an eta 14an egin ditugun beste bi streaming saioekin. Saio horien grabazioak ere eskuragarri daude: