Lehen lauhileko honetan 76 lagunek amaitu dituzte ikasketak gurekin. Ikasle hauek Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Sareko informatika-sistemen administrazio, Sukaldaritza eta gastronomia, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Instalazio elektriko eta automatikoak, Osasun-larrialdiak eta Fabrikazio mekanikoko diseinua zikloetakoak dira.

Orain, bigarren lauhilekoa hasi berri dugu eta denboraldi honen bukaeran ere hainbat ikasle titulatzea espero dugu.

Animo lanean jarraitzen duzuenoi eta zorionak titulatu berriei!