Tour birtualek protagonismo handia hartu dute azken urteotan, aurrerapen teknologikoei esker; izan ere, edozein erakundek erabili ahal izateko tresna bihurtu dira, eta pandemiak ere bultzatu ditu, birtualtasuna berrikuntzaren eragile bihurtu baita.
Bisita birtualek aukera ematen dute kultura-jarduerak egiteko, urrutiko lekuetara bidaiatzeko edo etxebizitza eta antzekoak zeharkatzeko, in situ bisitaren alternatiba edo osagarri bat eskainiz, eta nola ez, hezkuntza-arloan ere tresna estrategiko bihurtu dira.
BIRTLHk hasieratik ikusi du bere potentziala, eta orain joerarekin bat egiten du bere lehen 360º tour birtualarekin. Tour honetan, Bizkaiko Sukaldaritza eta Gastronomia zikloko gure ikasleek praktikak egiten dituzten Galdakaoko Ostalaritza Eskolako sukalde-instalazioak bisita daitezke. Laster, Gamarrako Eskolako sukaldeen ibilbide birtualarekin osatuko da, gure ikasle arabarrek bertan praktikatzen baitute.
Ibilbide horiei esker, ikasleek libreki ezagutu eta zeharkatu ahal izango dituzte sukaldeak osatzen dituzten instalazioak, eta aukera izango dute ibilbidean zehar balizatutako lan-tresnekin elkarreragiteko. Horrela, lehen saio praktikora joan baino lehen, beren lan-ingurunea zer izango den jakingo dute.
Zuek ere ezagutu ditzakezue instalazioak irudia honetan klik eginez:
Sukaldeko bisitak lehenak dira egingo ditugun hainbat ibilbide birtual batzuen artean, beste heziketa-ziklo batzuetarako ere muntatzea aurreikusten bait da. Irakasleekin lankidetzan, horietan lanean ari da jada ikastetxeko ikus-entzunezkoen taldea.