Urtarrilaren 26tik otsailaren 1era bitartean lehen lauhilekoaren ebaluazio-azterketak egingo ditugu: lauhileko moduluen amaierako azterketak eta urteko moduluen azterketa partzialak. Azterketen ordutegiak Idazkaritza birtualean sartuta kontsulta daitezke, Nire azterketak atalean.
Zikloaren arabera, azterketa partzial batzuk online egingo dira. Gainerakoak ordutegietan zehazten diren egoitzetan egingo dira, aurrez aurre. Posible da azterketaren lurraldea aldatzea Nire azterketak atal horretan, urtarrilaren 18ra arte. Araban azterketa egingo duten ikasleentzat, garrantzitsua da gogoratzea azterketen egoitza Ciudad Jardin LHIIra aldatu dela.
Azterketak egiteko prozedura eta araudia behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko dira. Oraingoz, honako hau hartu behar da kontuan:
- Etengabeko ebaluazioa: azterketa batera aurkeztu ahal izateko, moduluaren etengabeko ebaluazioa gainditu behar da; bai zereginen batez bestekoa, bai aurrez aurreko atalaren bertaratzea. Urtarrilaren 25ean argitaratuko da kalifikazioen koadernoan etengabeko ebaluazioaren batez besteko nota.