nerea

About nerea

This author has not yet filled in any details.
So far nerea has created 146 blog entries.

ADFI eta DAWko lehen tituludunak

Guztira 18 ikaslek, ziklo bakoitzeko 9 ikaslek, osatzen dute BIRTLHko Administrazioa eta Finantzak (ADFI) eta Web Aplikazioen Garapena (DAW) goi-mailako zikloetako tituludunen lehen promozioa. Online formakuntzak erakutsi du, pertsona bakoitzaren egoerara eta bizi dugun uneko erronketara egokitzeko gaitasuna duela. Bi titulazio hauek, Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena zikloarekin batera, online eskaintzen dira erabat. Daniel Muñozentzat, Web Aplikazioen Garapenean titulatu berria, [...]

2021-03-11|albisteak|

Berdintasunezko LHrantz

Hezkuntzaren eremuan berdintasuna gaindituta dagoela uste zabaldua dago, neurri batean, gero eta emakume gehiago sartzen direlako tradizioz maskulinizatuta egon diren lanpostuetara. Hala ere, eta azken urteetan bide horrertan aurrera egon den arren, oraindik ere genero-desberdintasunak daude hezkuntza-sisteman, batez ere derrigorrezko hezkuntzaren ondoko hezkuntzan, Lanbide Heziketa barne hartzen duena, eta ikasleak bere etorkizuneko lanbidera bidera eraman dezakeen prestakuntza-ibilbidea aukeratu behar duenean [...]

2021-03-05|albisteak|

Ainhoa Unzueta (praktiketako ikaslea): “Egoiliarrak joaten ikustea izan da txarrena”

Ikasturte honetako lehen lauhilekoa amaitzear dagoela, BIRTLHko 60 ikasle inguruk Lantokiko Prestakuntza modulua amaituko dute, eta beste batzuk laster hasiko dira. Modulu honetan, ikasleek beren lanbideari dagozkion jarduerak egiten dituzte benetako lan-egoera batean, eta ikastetxean lortutako lanbide-gaitasuna osatzen dute. Azken urtean, COVID-19a zailtasun gehigarri bat izan da, lanbide-sektore guztiei eragin baitie, ostalaritzari, osasunari, industriari edo zerbitzuen sektoreari. Azken sektore horretan [...]

2021-01-21|albisteak|

Urtarrileko azterketak

Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitartean, lehen lauhilekoko ebaluazio-azterketak egingo ditugu: lauhileko moduluen azken azterketak eta urte osoko moduluen azterketa partzialak. Beherago aurkituko duzu zure zikloari dagokion ordutegi-taula. Azterketa finalak modu presentzialean egingo dira azterketen ohiko egoitzetan. Azterketa partzialak, berriz, online egingo dira. Behar besteko aurrerapenaz gogoraraziko dizkizuegu azterketen prozedura eta araudia. Orain, kontuan izan: Etengabeko ebaluazioa: azterketa batera aurkeztu ahal [...]

2021-01-08|albisteak|

Hezkuntza-podcast-ak, gela birtualean eskuragarri

Hezkuntza-podcast-a ikaskuntzaren arloan garrantzi handia hartzen ari den baliabide teknologikoa da, bere irisgarritasunagatik eta dinamismoagatik. Pantaila bat irakurtzea zaila edo deserosoa denean, entzutea aukera ona izan daiteke. Ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren helburua ahalik eta ikasle gehienei informazioa ulertzen eta atxikitzen laguntzea da, ikaskuntza-estilo guztietara joz: ikasle bisualek hobeto hautematen dute informazioa irudien eta eszenen bidez, entzumen-ikasleek soinuen bidez, eta ikasle kinestetikoek [...]

2020-12-14|albisteak|

BIRTLHn buletina estreinatu dugu!

BIRTLH osatzen dugun pertsona guztion artean etengabeko harremana izatea funtsezkoa iruditzen zaigu, eta horregatik, hobetzen jarraitzeko helburuarekin, komunikazio-tresna berri hau jarri dugu abian: buletin bat, aldizka, zuen @birt.eus posta elektronikoaren bidez jasoko duzuena, BIRTLHren hezkuntza-esparruko albisteekin. Gaur kaleratuko dugu lehen edizioa, zuen interesekoa izatea espero dugu.

2020-11-25|albisteak|

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Gaur, Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, BIRTLHk bat egiten du Emakunderen kanpainarekin: "Entzunez gero, ikusiko duzu. Soilik adi dagoen gizarte batek antzeman dezake indarkeria ezkutuena", eta aurten adineko emakumeek pairatzen duten indarkeria ezkutuan jarri nahi dute arreta. Indarkeria hori desagerrarazten lagun dezakegu, indarkeria-egoera horiek salatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginez, "Indarkeria desberdintasunaren ondorioa [...]

2020-11-25|albisteak|

Alex Vea : “Covid-19ak online ebaluazioaren potentziala erakutsi du”

Alex Vea - Smowltech Gaur egungo gizartean, irakaskuntza birtualak gero eta presentzia handiagoa dauka eta honek, ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak modu deslokalizatuan eskuratzea ahalbidetzen du. Ondorioz, hainbat tresna garatzen ari dira ebaluazio-prozesuaren kalitatea ere bermatzeko, leku jakin batean, eta berme guztiekin, fisikoki egon beharrik gabe. Badira urte batzuk BIRTLHn Smowlekin azterketak online egiten hasi ginela. Aste honetan, esaterako, [...]

2020-11-23|albisteak|

Ingelesa indartzeko programa MondragonLinguaren eskutik

Gauza jakina da, hizkuntzak giltzarri direla ikasleen enpleagarritasuna hobetzeko, horregaitik, hizkuntzak jakitearen eta hizkuntzei arreta berezia ematearen garrantzia.  Hezkuntza Sailak,  EAEko ikasleek atzerriko hizkuntzan duten gaitasuna hobetu dezaten hainbat ekimen bultzatzen ditu, eta horrekin lotuta LHko ikastetxe publikoetan ingelesa emateko programa jarri du martxan. BIRTLHko 60 ikaslek aukera hori baliatu eta Mondragon Lingua eskeintzen ari den ikastaroan parte hartuko dute [...]

2020-11-10|albisteak|

Irakaskuntza-jarduera guztiak bere horretan jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzak Covid-19ren hedapena geldiarazteko hartu dituen azken neurriek ez dute aldaketarik eragin BIRTLHren irakaskuntza-jardueran. 36/2020 Dekretuak berariaz baimentzen du ikastetxeetara joatea, eta, beraz, udalerrien arteko mugikortasuna mugatzeak ez die eragiten aurrez aurreko saioetara joaten diren ikasleei, betiere hori agiri bidez egiazta badaiteke. Helburu horrekin, aurrez aurreko moduluak dituen ikasle bakoitzak bere BIRTLH zentro laguntzailera lekualdatzeko beharra egiaztatzen duen dokumentua [...]

2020-10-29|albisteak|
Go to Top