albisteak

2. itxarote-zerrenden esleipena

Onarpen prozedurarekin jarraituz, gaur, uztailak 26, aurreko esleipenean libre geratu diren plazak betetzeko itxarote-zerrenden bigarren esleipena argitaratuko da. Modulu batean itxarote-zerrendetan bazaude, zure eskaeraren egoera ikus dezakezu (onartua izan zaren, itxarote-zerrendan jarraitzen duzun edo zure eskaera baztertu den) ikasgunea.eus atarian. Moduluren batean onartu bazaituzte, matrikula egiaztatu eta ordainketa egin ahal izango duzu momentu honetatik uztailaren 28ko 24:00ak arte. Garrantzitsua: matrikula egin aurretik, zikloko [...]

2022-07-27|albisteak|

Ezohiko aurreinskripziorako epea zabalik

Bihar uztailaren 22tik aurrera eta uztailaren 29ra arte, ohiko aldiko eskabideekin beteko ez diren plazak betetzeko ezohiko aurreinskripziorako epea irekiko da. Ekainean eskaerarik egin ez bazenuen (edo, egin arren, edozein arrazoirengatik atzera bota egin bada) eta jarraian zerrendatzen diren moduluetako bat egiteko interesa baduzu, ikasgunea.eus atariaren bidez egin behar duzu zure aurreinskripzioa. Prozesua behar bezala egiteko, funtsezkoa da arretaz aztertzea [...]

2022-07-21|albisteak|

Onarpen-prozedurak aurrera jarraitzen du

Lehen matrikulazio-txanda honen ondoren libre geratu diren plaza hutsak betetzeko itxaron-zerrendaren lehen esleipena egin da. Zerrendak ikasgunea.eus-en kontsulta daitezke (interesatutakoek bakarrik). Tasak ordaintzeko epea uztailaren 18an bukatuko da, 24: 00etan. Hemendik aurrera plaza guztiak bete arte edo itxarote-zerrendak agortu arte egingo diren esleipenak posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko zaizkie interesdunei. Uztailaren 21ean argitaratuko da ezohiko aldian eskainiko diren [...]

2022-07-15|albisteak|

Graduazio ekitaldia

BIRTLHk berreskuratu egin du aurten Graduazio ekitaldia, aurreko bi edizioetan pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zena, Lanbide Heziketako ikasketak ikastetxean amaitu dituzten ikasle guztien ahaleginaren aitorpen gisa. Azken hiru promozioetako (2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022) tituludun ikasle guztiak daude gonbidatuta hiru lurraldeetan ospatuko diren zeremonietara: Ekainak 27, astelehena, Tabakaleran (Z aretoan), (Donostia), 18:00etan. Ekainak 28, asteartea, CIFP Mendizabala LHII-n (Vitoria-Gasteiz), 18:00etan [...]

2022-06-27|albisteak|

AJMI zikloaren lehen urteak emandakoa

Bere lehen urteari amaiera emateko BIRTLHren 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloak ikasturte honetan emandako 2D eta 3D Elementuen Animazioa eta Animaziorako Diseinua, Marrazketa eta Modelatzea moduluetan matrikulatutako ikasleek egin dituzten lan bikainen bilduma egin du. Zikloko oinarrizko bi modulu espezifiko dira, eta horietan modelatze-teknikak eta animazio-metodoak ikasten dira, 2D zein 3D. Zikloko irakasle-taldea, irakasgaia emateaz gain, datorren [...]

2022-06-20|albisteak|

Ate Irekiak 2022

Joan den maiatzaren 3tik, BIRTLHren 2022ko ate irekien jardunaldiak egiten ari gara, goizez eta arratsaldez. Azken saioa datorren ostegunean, maiatzak 19, arratsaldeko 18: 00etan izango da eta esteka honetatik sartu ahal izango da bertara. Guztira 4 saiotan zehar eta aurreko edizioetan baino formatu zentralizatuagoan, aurreko urteetan jardunaldiak ikastetxeak eskaintzen dituen prestakuntza-ziklo bakoitzeko egiten genituen, BIRTLHko ikasketa-buruak, orientatzaileak eta idazkariak ikastetxearen [...]

2022-05-17|albisteak|

Sukaldea: 360ºko tourra

Tour birtualek protagonismo handia hartu dute azken urteotan, aurrerapen teknologikoei esker; izan ere, edozein erakundek erabili ahal izateko tresna bihurtu dira, eta pandemiak ere bultzatu ditu, birtualtasuna berrikuntzaren eragile bihurtu baita. Bisita birtualek aukera ematen dute kultura-jarduerak egiteko, urrutiko lekuetara bidaiatzeko edo etxebizitza eta antzekoak zeharkatzeko, in situ bisitaren alternatiba edo osagarri bat eskainiz, eta nola ez, hezkuntza-arloan ere tresna [...]

2022-05-10|albisteak|

Ate irekien jardunaldiak 2022

Bihartik hasita eta maiatzaren 19ra arte, BIRTLHren ate irekien jardunaldiak izango dira, goizez eta arratsaldez. Saio horietan ikasketa-buruak, orientatzaileak eta BIRTLHko idazkariak hartuko dute parte, eta etorkizuneko ikasleei zuzenduta egongo dira, ikastetxeko zikloen eskaintza eta ikasteko metodologia, eta baita matrikulazio-prozesua edo beste alderdi batzuk ere ezagutarazteko, eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Aurreko jardunaldietan ez bezala, aurten youtubeko streaming bidez emitituko [...]

2022-05-02|albisteak|

2022-23 ikasturterako preinskripzio eta matrikula datak aurreratu dira

Dagoeneko argitaratu dira 2022-23 ikasturterako preinskripzio eta matrikula datak. Aurreko ikasturteei dagokienez, aurten aurreratu egingo dira izapide horien epeak, maiatzaren 9tik 27ra bitartean izango dira. Egutegi osoa web honetako matrikulazio gidan kontsulta dezakezu. Era berean, datorren maiatzean ate irekien jardunaldiak egingo dira online eta 3 astetan zehar, honako data eta ordutegi hauetan: Maiatzak 3 (asteartea): 18:00 Maiatzak 4 (asteazkena): 10:30 [...]

2022-04-07|albisteak|

“Oso ondo antolatzea izan da gakoa”

Gero eta pertsona gehiagok, adina, ikasketa-maila edo lana alde batera utzita, hainbat aldiz berrasmatzen dute beren burua lan-ibilbidean zehar, ezagutzak eta trebetasunak eguneratuz eta hobetuz. Beti ikas daiteke zerbait berria, eta horretan oinarritzen da bizialdi osoko etengabeko prestakuntzaren printzipioa, langileari nahiz enpresari mesede egiten diona. Horren adibide dira Sara Bozal Galindo eta Cristina Laguna Casas, BIRTLHko bi ikasle, beren lan-etorkizuna [...]

2022-04-05|albisteak|

BIRTLH-k ISO 9001 lortu du

Kalitatezko irakaskuntza bermatzea zutabe estrategikoa izan da eta izaten jarraitzen du BIRTLHren ibilbidean, eta duela gutxi ibilbideari eginiko errekonozimendua jaso du ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortuta. Izan ere, Hezkuntzan paradigma berriak iritsi izanak eta kalitatea kontzeptuaren bilakaerak, beste hezkuntza-erakunde askok bezala, BIRTLH erakundeak bere helburuak ISO 9001 estandarrean jartzea ekarri zuen, bere kudeaketa-prozesuak hobetzeko eta ikaskuntzan emaitza hobeak lortzeko. Naiara [...]

2022-03-22|albisteak|
Go to Top