Goi-Maila

3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikari Tituluari eta haren bi Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ikus-entzunezko produkziotarako 2D eta 3D animazioak sortzea eta multimedia ikus-entzunezko produktu elkarreragileak garatzea, hauek sortzeko esku hartzen duten elementuak eta iturriak integratuz, eta euren erlazioak, mendetasunak eta elkarreragin-irizpideak kontuan hartuz, aurretik definitutako parametroetan oinarrituta.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileako Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: 2D eta 3D animazio-proiektuak
    • 2D eta 3D ikus-entzunezko animazio-proiektuak
    • 2D eta 3D elementuen animazioa
    • Ikus-entzunezkoen muntaia eta postprodukzioa egitea
    • Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelaketa
    • Kolorea, argiztapena eta 2D eta 3D akaberak
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Multimedia ikus-entzunezko produktu elkarreragileen garapena
    • Joko-proiektuak eta ingurune elkarreragileak
    • Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena
    • Multimedia-proiektu elkarreragileak egitea
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak Goi-mailako Teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Urtekoa 60 Plaza
ZP1 198 0 7 ordu / asteko
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Urtekoa 60 Plaza
ZP1 264 0 9 ordu / asteko
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 198 0 7 ordu / asteko
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Urtekoa 60 Plaza
ZP2 231 0 8 ordu / asteko
Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 140 0 9 ordu / asteko
Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 100 0 7 ordu / asteko
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 100 0 7 ordu / asteko
Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 160 0 6 ordu / asteko
Laneko prestakuntza eta orientabidea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Enpresa eta ekimen sortzailea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
2. lauhilekoa 45 Plaza
60 0 4 ordu / asteko
Ingeles teknikoa (soilik 2024-2025 ikasturtean)
2. lauhilekoa 45 Plaza
40 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa
360 360

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua modulua izan ezik.

Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
120 0 8 ordu / asteko Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
63 0 4 ordu / asteko Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria
Ingeles Profesionala (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
60 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
30 0 2 ordu / asteko
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Prestakuntza enpresan (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko.

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Gomendioak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena (2023-24 ikasturtea)
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak
2D eta 3D animazioa eta elementuak
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa da gutxienez 16 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea, 64 bit-eko prozesadorearekin eta 4 GB-ko txartel grafiko dedikatuarekin. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko. Tableta grafiko bat izatea ere gomendatzen da.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko  edo emuladoreak erabiltzeko prest egon beharko dute.

2024-2025 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:

Egutegia 2024-2025
  • 3D animatzailea.
  • 2D animatzailea.
  • Tartekatzailea.
  • 3D modelatzailea.
  • Grafista digitala.
  • Espazio birtualen sortzailea.
  • 3D efektu berezien teknikaria.
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
  • Ikus-entzunezko multimedia-produktuen eta aplikazioen garatzailea.
  • Multimedia ikus-entzunezko eduki interaktiboen eta ez-interaktiboen editorea.
  • Multimediako errealizazioko eta sistemetako teknikaria.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean,3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileen goi-mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: