Administrazioa eta finantzak
Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikaria Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza-prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea da, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Zuzendaritzari administrazio- eta merkataritza-kudeaketan laguntzea
- Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
- Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
- Ofimatika eta informazioaren prozesua
- Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Giza baliabideen administrazioa eta kudeaketa
- Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
- Ofimatika eta informazioaren prozesua
- Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
- Giza baliabideen kudeaketa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Kontabilitate, finantza eta zerga kudeaketa
- Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
- Finantza-kudeaketa
- Ofimatika eta informazioaren prozesua
- Kontabilitatea eta fiskalitatea
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak (LH berria)
Hurrengo taulan, Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala Urtekoa 60 Plaza |
ZP1 | 198 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta Urtekoa 60 Plaza |
ZP1 | 132 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Bulegotika eta informazioaren prozesua Urtekoa 60 Plaza |
ZP1 ZP2 ZP3 |
231 | 0 | 8 ordu / asteko | Baldintza ez bada ere, material didaktikoa Windows sistema eragilean oinarritzen da |
Kontabilitatea eta fiskalitatea Urtekoa 60 Plaza |
ZP3 | 180 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa 1. lauhilekoa 60 Plaza |
ZP2 | 99 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Finantza-kudeaketa Urtekoa 60 Plaza |
ZP3 | 120 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Logistikako eta merkataritzako kudeaketa 1. lauhilekoa 60 Plaza |
80 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Giza baliabideen kudeaketa Urtekoa 60 Plaza |
ZP2 | 99 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa 2. lauhilekoa 60 Plaza |
ZP1 ZP2 ZP3 |
100 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Enpresa-simulazioa 1. lauhilekoa 60 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Modulu hau zikloko azken moduluekin batera egitea gomendatzen da. | |
Ingelesa Urtekoa 60 Plaza |
132 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) | |
Laneko prestakuntza eta orientabidea (soilik 2024-2025 ikasturtean) 1. lauhilekoa 60 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | ||
Lantokiko prestakuntza (2025-2026 ikasturterarte) Urtekoa 25 Plaza |
360 | 360 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Administrazio- eta finantza-proiektua modulua izan ezik. Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira. Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira. |
||
Administrazio- eta finantza-proiektua Urtekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da | |
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria | |
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria | |
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
60 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
30 | 0 | 2 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
|||||
Aukerako modulua 2 (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
|||||
Prestakuntza enpresan (2025-2026 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa |
80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko. |
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
Oinarrizko moduluak |
---|
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta |
Bulegotika eta informazioaren prozesua |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Finantza-kudeaketa |
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
Bulegotika eta informazioaren prozesua modulua (edo horrekin batera ikastea)
|
Kontabilitatea eta fiskalitatea |
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala (edo Administrazio-Kudeaketa zikloko kontabilitate-modulu teknikoa)
Bulegotika eta informazioaren prozesua (edo horrekin batera ikastea)
|
Enpresa-simulazioa |
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa, Bulegotika eta informazioaren prozesua, Giza baliabideen kudeaketa eta Merkataritza-jardueraren prozesu integrala moduluak
Kontabilitatea eta fiskalitatea, Finantza-kudeaketa, Logistikako eta merkataritzako kudeaketa eta Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa moduluak (edo hoiekin batera ikastea)
|
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta (edo horrekin batera ikastea)
|
Giza baliabideen kudeaketa |
Laneko prestakuntza eta orientabidea eta Bulegotika eta informazioaren prozesua moduluak (edo hoiekin batera ikastea)
|
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa |
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta (edo horrekin batera ikastea)
|
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Egutegia
2024-2025 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:
Egutegia 2024-2025Irtenbide Profesionalak
Administrazioa eta Finantzak zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Bulegoko administraria.
- Merkataritza-administraria.
- Finantza-administraria.
- Kontabilitate-administraria.
- Logistika-administraria.
- Banku eta aseguruetako administraria.
- Giza baliabideetako administraria.
- Administrazio publikoko administraria.
- Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
- Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
- Bezeroenganako arretako arduraduna.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Administrazio eta Finantzetako Goi-mailako Teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953