Profesionaltasun Ziurtagiria

Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea

Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea beren jarduera gauzatzen den erakundean, diziplinarteko taldeak diseinatutako estrategiak eta haien autonomia pertsonala eta ingurunearekiko harremanak mantentzeko eta hobetzeko prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.

  • Maila: Profesionaltasun Ziurtagiria
  • Iraupena: 450 ordu
    • Hizkuntza:Gaztelera

Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 4 Prestakuntza-modulua (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude.  Aldi berean, modulu bakoitza Prestakuntza-unitatea (UF) desberdinetan banatua dago.

Prestakuntza gehiena online egingo da, nahiz eta zenbait UFk aurrez aurreko saioak ere badituzten. Era berean, azterketak aurrez aurre egiten dira.

Modulua Unitatea ORDUAK
Osoak Bertar.
MF1016_2 Erakundeen eremuko esku-hartzeak antolatzeko laguntza
UF0127. Erakundeetan mendeko pertsonei harrera eta abegi egiteko laguntza
30h
UF0128. Erakundeetan mendeko pertsonentzako jarduerak antolatzeko laguntzak
70h
100 0
MF1017_2 Erakundeetako higiene- eta elikadura-arretan esku hartzea
70 9
MF1018_2 Erakundeetako gizarte- eta osasun-arretan esku hartzea
70 8
MF1019_2 Laguntza psikosoziala eta harreman- eta komunikazio-arreta erakundeetan
UF0129. Mendeko pertsonen gizarte-animazioa erakundeetan
30h
UF0130. Mendeko pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea erakundeetan
50h
UF0131. Erakundeetan mendeko pertsonekin komunikatzeko teknikak
50h
130 6
MP0029 Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua
80 80

Garrantzitsua

Derrigorrezkoa da aurrez aurreko saioetara joatea. Saio horiek prestakuntzaren guztizko orduen % 10 dira, eta hiru lurraldeetan egingo dira (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lurralde eta prestakuntza-modulu bakoitzeko egutegiak Egutegia atalean kontsulta daitezke.

Aurrez aurreko saioak hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan egin ahal izango dira:

IES Francisco de Vitoria BHI

El Salvador Kalea, 1, 01012, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
EASO politeknikoa

Aitzol Parkea, 2, 20011, Donostia - Gipuzkoa

Webgunera joan
CIFP Fadura LHII

Bizkerre kalea, 48991, Getxo - Bizkaia

Webgunera joan
IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan

Lurralde bakoitzeko aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu. (Uztailean, abuztuan eta irailean ez da aurrez aurreko saiorik egongo ).

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Garrantzitsua

Matrikulazio-prozesua Lanbideren web-orriaren bidez egin behar da apirilaren 21a baino lehen. Ikastaroen bilatzailean sartu, “Gizarte eta kultura zerbitzuak” aukeratu, eta ikastaroa bilatu ondoren (zure probintziari dagokion kodearekin), jarraitu aurreinskripziorako jarraibideak.

Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

Eremu publikoan eta pribatuan kokatzen da, arreta soziosanitarioko zerbitzuak ematen dituzten zentro edo ekipamenduetan: egoitza-zentroak, eguneko zentroak.

Ekoizpen-sektoreak

Erakunde sozialetan egonaldi partzialean, aldi baterakoan edo iraunkorrean dauden pertsonei zerbitzu sozialak ematen lan egiten duzu.

Lanbideak edo lanpostuak

  • Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenekoak dituzten pertsonen zaintzailea.
  • Mendeko pertsonen zaintzailea erakundeetan.
  • Gerokultorea.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: