Erdi-Maila

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

Titulu honetako moduluak A eta D ereduetan eskaintzen dira.

  • Maila: Erdi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera eta euskara

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan
    • Lehen laguntzak
    • Arreta eta laguntza psikosoziala
    • Osasun-arreta
    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
    • Komunikaziorako laguntza
    • Arreta higienikoa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea
    • Lehen laguntzak
    • Komunikaziorako laguntza
    • Osasun-arreta
    • Arreta eta laguntza psikosoziala
    • Etxeko laguntza
    • Arreta higienikoa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Telelaguntzako deien kudeaketa
    • Telelaguntza
    • Gizarte-trebetasunak
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Hurrengo taulan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da. Modulu berrien kasuan, zein ikasturtetik aurrera matrikulatu ahal izango diren adierazten da.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Horas mínimas
de estudio
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
Urtekoa 45 Plaza
132 0 4 ordu / asteko
Etxeko laguntza
Urtekoa 45 Plaza
ZP2 264 0 9 ordu / asteko
Osasun-arreta
Urtekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
198 16 7 ordu / asteko
Arreta eta laguntza psikosoziala
Urtekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
252 0 8 ordu / asteko
Lehen laguntzak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
66 12 4 ordu / asteko
Gizarte-trebetasunak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 99 0 7 ordu / asteko
Telelaguntza
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 99 0 7 ordu / asteko
Komunikaziorako laguntza
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
99 8 7 ordu / asteko
Arreta higienikoa
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
105 8 7 ordu / asteko
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 105 0 7 ordu / asteko
Laneko prestakuntza eta orientabidea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
1. lauhilekoa 45 Plaza
105 0 7 ordu / asteko
Enpresa eta ekimen sortzailea (soilik 2024-2025 ikasturtean)
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Ingeles teknikoa (soilik 2024-2025 ikasturtean)
2. lauhilekoa 45 Plaza
33 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Lantokiko prestakuntza b>(2025-2026 ikasturterarte)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
380 380

Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik.

Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
120 0 8 ordu / asteko Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
63 0 4 ordu / asteko Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria
Ingeles Profesionala (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
63 0 4 ordu / asteko

Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
60 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
30 0 2 ordu / asteko
Aukerako modulua 1 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Aukerako modulua 2 (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Prestakuntza enpresan (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko.
Modulu arteko proiektua (2025-2026 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa
Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da

Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

IES Francisco de Vitoria BHI

El Salvador Kalea, 1, 01012, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
IES Plaiaundi BHI

Plaiaundi, 20301, Irun - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2024-2025 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
  • Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
  • Gerokultorea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
  • Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
  • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
  • Familiako langilea.
  • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Telelaguntzako teleoperadorea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
  • Euskera B1 maila: Zikloa euskaraz egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-ziurtagiriak sektore publikoko kontratazio-prozesuetan, ezta euskara-ikasketak egiten jarraitzeko ere.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: